Precio total Serie Completa : 76,00 €
Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasle izateko oposizioak egin nahi dituenak Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgaiari dagozkion zenbait gai aurkituko ditu lehenengo liburuki honetan. Askotarikoak dira lehiaketarako gai-zerrendan agertzen diren edukiak, eta ale honetan eskaintzen ditugunak haien aniztasunaren erakusgarri dira; bertan biltzen dira, esate baterako, hizkuntzaren jabekuntza eta didaktika jorratzen duten gaiak, gramatikaren eta komunikazioaren kontzeptuak hizpide dutenak, elebitasunaren eta irakaskuntza elebidunari buruzkoak, euskararen jatorria eta hizkuntzaren estandarizazioa ardatz dutenak, eta euskal gramatikaren alderdi batzuk lantzen dituztenak. Hemen eskaintzen den zerrendan gaiak falta diren arren, gurean irakasleen oposizioetarako euskaraz dagoen materiala oraindik ere urria dela kontuan harturik, konbentzituta gaude argitalpen hau lagungarria izango dela.
INDICE
1 Gaia. Hizkuntzen ikaskuntzari eta eskurapenari buruzko teoria orokorrak. Tarteko hizkuntzaren kontzeptua. Errorearen tratamendua
2 Gaia. Hizkuntzen didaktikaren bilakaera. Hizkuntzaren didaktikarako oraingo joerak.Komunikazio ikuspegiak
3 Gaia. Gramatikaren kontzeptua. Bariazio sintaktikoa eta testuingurua. Gramatika arauemailetik hizkuntzaren eta komunikazioaren erabileraren araberako gramatikara
5 Gaia. Komunikazio gaitasuna. Osagaien azterketa
7 Gaia. Ahozko komunikazioa. Ahozko diskurtsoa arautzen duten osagaiak eta arauak. Ohiko errutinak eta formulak. Ahozko komunikazioari dagozkion estrategiak
9 Gaia. Hizkuntzen tratamendu integratua eskolan. Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako esparrua
10 Gaia. Euskararen jatorria eta sailkapena: euskarazko lehenengo lekukotasunak. Akitaniako eta pirinioetako inskripzioak
11 Gaia. Euskara eta hizkuntza erromanikoak. Eraginak. Erdi aroko lekukotasunak
13 Gaia. Elebitasuna eta diglosia. Ukipen-hizkuntzak. Interferentzia lexiko, gramatikal, fonetiko eta semantikoak. Hizkuntzari eustea eta ordezkatzea
19 Gaia. Euskararen bateratze prozesua: XX. mendeko mugarri nagusiak
23 Gaia. Euskararen sistema fonologikoa: Bokal-sistema. Kontsonante-fonemak. Konbinazioak. Ahoskera-arauak. Azentua, erritmoa eta intonazioa
24 Gaia. Izen-sintagma. Substantiboaren erabilerak eta formak. Adjektibo-sintagma. Euskararen genero nominala. Izenordaina
25 Gaia. Determinatzailea, erakusleak, zenbatzaileak, etab. Formak eta erabilerak
26 Gaia. Aditz-sintagma. Aditza. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna. Aditz-forma sintetiko eta perifrastikoak
27 Gaia. Aditz laguntzaileak. Aspektua, denbora eta modua. Forma alokutiboak
28 Gaia. Deklinazioa eta deklinazio-motak